XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) erlazio eta kontzeptu berriak adierazi ahal izateko, mintzaira bereziak sortu behar izan dituzte, eta gero, hein handi batean behintzat, ez dira arduratu beren lanen lorpenik interesgarrienak ohizko hizkuntzara aldatzen.

Zientziak lanbide itxien berezitasunak oso ongi bereganatu ditu (ikasketa-epe luzea barne), eta kale-mailan errazagoa da zientzilariak ezagutzea Zientzia bera zer den ezagutzea baino.

Horregatik, Zientziaren definizio erraza hauxe izango litzateke: Zientzilariek egiten dutena.

Zientzia gorputz osatu eta kolektibo gisa, hots, erakunde bezala, oso berria da.

Antzina Zientziaz arduratzen zirenak, aberatsak, elizgizonak edo maila oneko zenbait lanbidetakoak bakarrik ziren.

Zer esanik ez, gorteko astronomoa eta zenbait kasutan fisikari profesionalak izaten ziren, baina Zientziatik eta Zientziarentzat bizi zitezkeenak oso gutxi ziren.

Batez ere azkeneko mende honetan gertatutako Zientziaren garapenaren sakontasuna nahiz zabalpena dela eta, bere finantzazioaren ardura esku pribatuetatik Estatura, Unibertsitatetara edo Industriara pasa da.

Bestalde, gaur egun arlo honetan erabiltzen den diru-kopurua eralgitzea, ezinezkoa litzateke pertsona pribatuarentzat.

Baina, finantzabide horiek lor ditzakeen zientzilariak, finantzatzailearentzat konfidantzazkoa izan behar du eta azkeneko hau, gehienetan, kandidatuari buruzko alor bereko beste zientzilarien iritzietan oinarritzen da.